2014/10/17

AGUR, ETA ONDO IBILI!




Lau urte luze eman ditugu Leioan euskararen erabilera sustatzen eta  herria euskalduntzen; bidean oztopoak aurkitu ez ezik, euskaraz berba egin, euskara praktikatu eta euskaraz bizi nahi izan duten hamaika lagun ere topatu ditugu, horixe baietz!


Orain,  agur esateko unea heldu zaigu;  ez dugu baina, euskaraz ereindako haziak zimeltzea, aurrerantzean ere  euskararen arbola loratzea espero dugu-eta.

Bitartean, gaur euskara praktikatu, bihar euskaraz bizi!

Mila esker egitasmoa bultzatu, lagundu eta horretan sinistu duzuen guztiei!



2014/06/09

Ikasturteko azken bi ekimenak: Umeentzako jolasak eta triki-poteoa







Ikasturtea amaitzear da, baina joan aurretik, bi ekintza proposatu nahi dizuegu:

·Ekainaren 12an, 17:30ean, Pinotxo plazan UMEENTZAKO TAILERRAK. kariokak eta aurpegiak margozteko aukera.

·Ekainaren 12an, 19.30ean, Paddy tabernatik abiatuta  Berbalagun triki-poteoa.


Animatu, eta  gurekin etor zaitez!

Gaur, euskara praktikatu;
bihar, euskaraz bizi!

2014/04/07

"81 amama" Leioan ikusgai


Apirilaren 8an, arratsaldeko 19:30ean, Sakoneta kiroldegiko hitzaldi gelan, 81 amama dokumentala ikusgai egongo da. Ondoren, lana komentatzeko aukera ere izango dugu dokumentalaren zuzendariarekin, Izaro Glez Ieregirekin.  Lanak euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren inguruan hitz egiten du. INFO+ http://81amama.com/

Beraz, animatu, eta apirilaren 8an etor zaitez Sakonetara, dokumentala ikustera!

Antolatzailea: Leioako Berbalagun eta Leioako Bilgune Feminista
Noiz: Apirilaren 8an
Non: Sakonetako hitzaldi gelan
Ordua: 19.30ean

Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!

2014/04/01

81 amama dokumentala ikusgai Leioan


Apirilaren 8an, arratsaldeko 19:30ean, Sakoneta kiroldegiko hitzaldi gelan, 81 amama dokumentala ikusgai. Euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren inguruan hitz egin duen proiektua da. Izaro Glez Ieregi algortar gazteak sortutako ikus-entzunezkoa da honakoa.