Izena emateko epea zabalik dago
Ikasturte
berriarekin batera, martxan da berriro ere Leioako berbalagun
programa. Honako hau 3. ikasturtea da, beraz Euskal Herri osoan
ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere.
Hizkuntzaren
ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa
praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain,
jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean,
euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak.Berbalaguna,
euskaraz
hitz
egiteko
ohitura
duten
pertsonak
euskaraz
hitz
egiteko
ohiturarik
ez
dutenekin
elkartzean
datza.
Bertan, edozeinek
har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo
euskaltegiko ikaslea izan...
Izena
eman nahi dutenek
Lamia AEK euskaltegian
(94 464 60 63), Udal
Euskaltegian (94 464
00 02) edo udaleko euskara zerbitzuan dute izena emateko aukera,
baita e-mailez
ere: leioa_berba@aek.org.
GURASOLAGUN
Egitasmoa
hazten doan neurrian eta jende gehiago hurbiltzen doan heinean,
beharrizan berriak eta proposamen ezberdinak agertuz doaz gure
mintzapraktika egitasmoen baitan. Honen adibiderik garbiena
GURASOLAGUN da.
Euskararen
transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben
arteko hizkuntz harremanetan eragitea. Ekimen honekin, guraso
euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean
dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua;
plazan, parkean, asteburuko txangoetan... familia edo lagun giro
guztiz euskalduna sortzea. Horretarako guraso eta umeekin
mintzataldeak, tailer txikiak, irteera edo txangoak antolatzen dira.
Aurreko
ikasturtean eskola batzuekin martxan jarri ostean, egonkortasuna eta
erreferentzialtasuna hartzen ari den egitasmoa da GURASOLAGUN.
Ikasturte
berriarekin batera, ikastetxe berriekin eta ikastetxeetako guraso
elkarteekin elkarlanean martxan jarriko da Gurasolagun.
Ez
dudarik egin, joan zure ikastetxeko idazkaritzara eta eman izena.
Berbalagun
eta Gurasolagun guztiek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte,
bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak
eta berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila.
No hay comentarios:
Publicar un comentario