2012/02/10
PIZZA GoXO GoXOAK!
Se fatto con il cuore è sempre ricco!
Esan bezala, bihotzez egindakoa, goxo goxoa irtetzen da beti! Eta horrela izan zen, urtarrilaren 24,25 eta 31an, Pizza tailerrari esker!
Leioako GURASOLAGUNEKIN batera, San Bartolomeko txokoan izan ginen arren, Italiara bidaia imaginarioa egiteko aukera izan genuen.
Lehenengo eta behin, jatorria eta osagaiak zeintzuk ziren argi utzi zigun Beñatek, baita magiarako tartea utzi ere.
Gerturatu ziren gurasoak, umeekin batera, Altzaga ikastola, Txomin Aresti eta Betiko ikastolakoak izan ziren, egun ezberdinetan. Eta esan beharra dago, umeen laguntzari esker, pizza originalak eta imaginaziozkoak atera zirela.
Azkenik, hauek labera sartu eta denok batera, izar, aurpegi, katu, bale eta forma guztietariko pizza hauetaz gozatu ahal izan genuen!
Eskerrik asko denori! eta hurrengorarte!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario