Erlaxatzeko eta disfrutatzeko tailerra egin genuen, martxoaren 28an, euskaltegian, 19:00etan. Materiala mahai gainean jarri, artazi, orratz, pegamento, irudi, oihal eta kolore guztietako fieltroak, eta berehala hasi ginen eskulanetan.
Artista batzuk direla erakutsi zuten, sortu zituzten animali, lore eta forma bitxiak egitean. Egia esateko, oso eskulan itxurosoak asmatu zituzten. Oso ondo pasatu genuen, eta asko ikasi ere!
Beraz, beste egun batean, diseinu berriak asmatu nahi badituzu, animatu eta etorri gurekin fieltro tailerrera!
Apaindu ezazu zure arropa era original eta ezberdinean!
Apaindu ezazu zure arropa era original eta ezberdinean!
www.leioaberba@aek.org
607632655
No hay comentarios:
Publicar un comentario