2010/10/22

atera arbela kalera!

Zer da berbalagun?


Euskarak gaur egunean Leioan duen egoera ikusita, eta batez ere euskaraz dakigunok edo ikasten gabiltzanok berba egiteko ditugun aukera murritzak kontuan hartuta, berbalagun egitasmoa abian jarri dugu. Helburuak argi dauzkagu; alde batetik, herriko euskaldunok elkar ezagutzea eta bestetik, hitz egiteko aukera gehiago sortzea.

Programaren sustatzaileon helburua herriko gainontzeko talde, elkarte eta gizabanakoekin elkarlanean hastea da, euskararen normalkuntza prozesuan denon ahalegina eta ekarpenak beharrezkoak baitira.

Norentzat da berbalagun?

Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin hemen duzu aukera.

Euskaldunarentzat: Normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin nahi baduzu, hemen duzu aukera.

Zer eskaintzen du berbalagunek?

Berbataldeak: Adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta lauzpabost laguneko taldeak osatuko dira. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta talde bakoitzak dinamizatzailea aukeratuko du eta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu. Eskatzen den bakarra zure denboratik astean ordu bat ematea da.

Bestelako aukerak: UPV-EHUko ikaslea bazara kredituak eskuratu ditzakezu, UEUko matrikularen %50eko deskontu izango duzu, BERRIAren asteburuko harpidetza prezio erdian, AIZU! aldizkaria merkeago...