2011/01/28

Ostiral musikatua Leioan


Leioan oso ohikoa ez den arren, gaur gauerako musika kontzertu biren proposamenak heldu zaizkigu.

Kurkudi tabernan bata eta Kalian Hiri Kultur Gunean bestea. Biak hasiko dira 22:00etan. Kurkudin Portugaleteko Burdinkaia eta Agortako Erasoka taldeek joko dute, doan.

Kalian kultur gunean, berriz, Sorkunek abestuko du, Akustika Tour barruan. Beraz, emanaldi akustikoa izango da: bere ibilbideko kantuak beste era batera jotzeaz gain, zenbait bertsio ere eskainiko ditu. Sarrera 3 euro ordaindu beharko da. Ondo pasa!

2011/01/12

Berba-urte berri on!

Aurkezpena egin eta martxan jarri orduko, gabonetako geldialdia etorri zitzaigun, baina urte berriarekin inoizko indartsuen bueltatu da berbalagun egitasmoa Leioara. Taldeak egonkortzen ari dira: astelehenetan 20:00tan asteratetan 18:00tan eta ostegun eta ostiraletan 19:00tan. Jende gehiago animatzen doan neurrian talde berriak sortuko ditugu.

Gainera, urtarrilaren 22an mendi irteera egingo dugu Getxoko berbalagunekin. Urteak daramatzate Egizuko lagunak hilero behin mendira joaten eta oraingo honetan beraiekin joateko gonbitea egin digute.

Zita, urtarrilaren 22an goizeko 9:00etan jarri dugu. Etorri nahi duzuenok abisatu eta kotxeetan joateko antolatuko gara.

Animatu!