2011/10/26

Pala taldea martxan!


















Berbalagunak, adi!


Pala taldea martxan dago jada!


Leioako Betiko ikastolako frontoian izango da.

Ostegunetan 18:00-19:00 ordutegian.

Taldeak osatzeko eta informazio guztia jaso ahal izateko, jar zaitezte gurekin harremanetan.


Animatu eta kirolaz gozatu!

2011/10/07

Urriaren 8an Txitxiburduntzia Lamiakon


Urriaren 8an Txitxiburruntzi Jaia ospatuko dute Lamiakon. Aurtengoa Txitxiburruntzi berezia izango da herriko zenbait elkartek antolatuko dutelako: Gure Ohiturak dantza taldea, Txomin Arestiko guraso elkartea, Txikiak dantza taldea, Lamiako Maskarada, AEK, Sanbartolome jai batzordea, Txopera jai batzordea, Lamiako jai batzordea, Udondo jai batzordea, Leioako Gazte asanblada, Betiko ikastola...eta beste zenbait elkarteren laguntza ere jaso dute. Lekua ere aldatu dute, Leioako auzo guztietara zabaldu nahi dutelako euskararen mezua!

Eguneko egitaraua ikusteko! http://berbalamineuskeraz.blogspot.com/

Beraz, ez ezazu hutsik egin eta hurbildu zaitez Lamiakora urriaren 8an Txitxiburduntziaz gozatzera!

2011/10/06

Euskara, atsegin dut!



Eta zuk, atsegin duzu? Erantzuna baiezkoa baldin bada, ez dudarik egin, eman izena Leioako Berbalagun programan. Edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan.

Euskara harreman sareak sortzeko tresna ere bada. "Atsegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez. Baina sare sozial birtual hauetaz gain, euskara praktikatzea aurrez aurreko harreman sareak sortzeko era egoki bat izan daiteke. Benetako sare sozialak, alegia. Atsegin duzu?


Azken aldian denon ahotan dabiltza interneteko sare sozialak. Harreman sare birtual horien balioa eta beharra ez dugu guk zalantzan jarriko, guk ere erabiltzen ditugu, baina egitako sare sozialak, aurrez aurreko harreman sareak, atsegin badituzu eta gainera euskara praktikatuz eraiki nahi badituzu, ez duzu inon ezer klikatu behar; izena ematea besterik ez. Lamia Aek euskaltegian, Mastitxu udal euskaltegian eta Euskara zerbitzuan eman dezakezue izena.

Animo!