2014/10/17

AGUR, ETA ONDO IBILI!




Lau urte luze eman ditugu Leioan euskararen erabilera sustatzen eta  herria euskalduntzen; bidean oztopoak aurkitu ez ezik, euskaraz berba egin, euskara praktikatu eta euskaraz bizi nahi izan duten hamaika lagun ere topatu ditugu, horixe baietz!


Orain,  agur esateko unea heldu zaigu;  ez dugu baina, euskaraz ereindako haziak zimeltzea, aurrerantzean ere  euskararen arbola loratzea espero dugu-eta.

Bitartean, gaur euskara praktikatu, bihar euskaraz bizi!

Mila esker egitasmoa bultzatu, lagundu eta horretan sinistu duzuen guztiei!



2014/06/09

Ikasturteko azken bi ekimenak: Umeentzako jolasak eta triki-poteoa







Ikasturtea amaitzear da, baina joan aurretik, bi ekintza proposatu nahi dizuegu:

·Ekainaren 12an, 17:30ean, Pinotxo plazan UMEENTZAKO TAILERRAK. kariokak eta aurpegiak margozteko aukera.

·Ekainaren 12an, 19.30ean, Paddy tabernatik abiatuta  Berbalagun triki-poteoa.


Animatu, eta  gurekin etor zaitez!

Gaur, euskara praktikatu;
bihar, euskaraz bizi!

2014/04/07

"81 amama" Leioan ikusgai


Apirilaren 8an, arratsaldeko 19:30ean, Sakoneta kiroldegiko hitzaldi gelan, 81 amama dokumentala ikusgai egongo da. Ondoren, lana komentatzeko aukera ere izango dugu dokumentalaren zuzendariarekin, Izaro Glez Ieregirekin.  Lanak euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren inguruan hitz egiten du. INFO+ http://81amama.com/

Beraz, animatu, eta apirilaren 8an etor zaitez Sakonetara, dokumentala ikustera!

Antolatzailea: Leioako Berbalagun eta Leioako Bilgune Feminista
Noiz: Apirilaren 8an
Non: Sakonetako hitzaldi gelan
Ordua: 19.30ean

Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!

2014/04/01

81 amama dokumentala ikusgai Leioan


Apirilaren 8an, arratsaldeko 19:30ean, Sakoneta kiroldegiko hitzaldi gelan, 81 amama dokumentala ikusgai. Euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren inguruan hitz egin duen proiektua da. Izaro Glez Ieregi algortar gazteak sortutako ikus-entzunezkoa da honakoa.

2014/03/19

Leioako I.Mintzodromoa! Goizeko saio mundiala!




Leioaztar ugari hurbildu da Mintzodromoaren goizeko saioara. Giro ederra sortu dugu Sakonetako Frontoian! Zorionak guztioi!
Oraindik ere, garaiz zabiltza arratsaldeko saioara etortzeko!
Animatu, eta etor zaitez 18:30ean!



2014/03/14

Izena eman Mintzodromoan!


Leioako I. Mintzodromoa martxoaren 19an, Sakoneta kiroldegian
Animatu, eta etor zaitez euskaraz hitz egitera!

Bertan landuko ditugun gaiak: Oporrak, Zarama eta Leioa eta euskara.

Izen-ematea leioa_berba@aek.org helbidean, Mastitxu Udal Euskaltegian eta Lamia AEK Euskaltegian.

Gaur euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!



2014/03/07

Martxoaren 19an, Leioako I.Mintzodromoa





Jakingo duzuen bezala martxoaren 19an, Leioako I. Berbodromoa egingo dugu Sakoneta Kiroldegian. Interesatuek martxoaren 14ra arte izena emateko aukera izango dute, hurrengo guneetan:

Mastitxu Udal euskaltegian

AEK-ko Lamia euskaltegian

leioa_berba@aek.org helbidean
Animatu zaitezte euskaraz hitz egin, eta herriko eukaldunak ezagutzera!

Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!



2014/03/03

Nahiz eta euripean izan, larunbatean toponimia ibilbidea egin genuen



Euria gogoz egin zuen arren, toponimia ibilbide laburra egin genuen Leioan barna. Hala ere,  ikasturte honetan, aurrerantzeago, eta eguraldiak uzten badigu...,  beste toponimia ibilbide bat egitea espero dugu, Leioako historia ikasten jarrai dezagun.

Beraz, horren berri izango duzue.

Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!

2014/02/21

Martxoaren 1ean, Toponimia ibilbidea Leioan barna

 
Leioako historian murgiltzeko prest? Leioako txokoen izenen jatorria ezagutun nahi? Martxoaren 1ean, Leioako toponimia ibilbidea egingo dugu Leioan barna, metro geltokitik abiatuta.

Animatu, eta parte hartu!

Eguna: Martxoaren 1ean
Ordua:11:ooetan
Lekua: Metro geltokitik abiatuta
Hizlaria: Aitor Fernandez de Martikorena historialaria

Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!

2014/02/11

Leioako I. mintzodromorako motorrak berotzen


Aurten, martxoaren 19an, Leioako I. berbodromoa egingo dugu. Leioa herriko euskaldunak batu, eta euskaraz mintzatuko gara hainbat gairi buruz.
Parte hartzera anima zaitez, eta izena eman Mastitxu udal-euskaltegian, Lamia AEK euskaltegian edota leioa_berba@aek.org helbidera mezu bat bidaliz.

Animatu, eta parte hartu!


2014/01/28

Larunbatean, umeentzako mozorro tailerra

Larunbatean, otsailaren 1ean, Ongi Etorri topalekuan umeentzako mozorro tailerra arratsaldeko 17:00etatik 20:30ak arte.

Animatu, eta parte hartu!

Gaur, euskara praktikatu
bihar, euskaraz bizi!

2014/01/21

Urtarrilaren 30ean, osteguna, Euskal usadioak hitzaldia Leioan

Urtarrilaren 30ean, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan  Sakonetako hitzaldi-gelan Euskal usadioak hitzaldia, Felix Mugurutzaren eskutik.

Animatu, eta etor zaitez euskal usadioen jatorria ezagutzera!



2014/01/15

Barry Manleyren bakarrizketa!



Atzo, Barry Manley Leioako Paddy O'brien tabernan izan zen, eta bere bakarrizketaz gozatu ahal izan genuen. Oso ondo pasa genuen! Eskerrik asko bertara hurbildu zineten guztiei baita zuri ere, Barry. Hurrengora arte!

Eta, zu,  berbalagun, euskalakari, adi egon zaitez Berbalagun egitasmoak antolatuko dituen hurrengo ekimenei! Laster gure berri izango duzue-eta!

2014/01/10

Barry Manley urtarrilaren 14an, Leioako Paddy tabernan


Urtarrilaren 14an, asteartean, arratsaldeko 19:00etan Paddy tabernan Barry Manleyren bakarrizketa.

Anima zaitez, eta hurbildu zaitez ondo pasatzera!