2012/01/19

BERTSOLARI FILMA ETA MAHAI INGURUA!



Euskal Herri osoko aretoetan zehar dabilen film berezia, gurean izango dugu datorren astelehenean, Leioako kultur etxean! Bertsolaritza zer den kontatzen du Asier Altunak film honetan, besteak beste, Andoni Egaña, Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio bertsolari ezagunek parte hartzen dute bertan.

Emanaldiaren ostean, mahai ingurua izango dugu
Unai Elorriaga idazle Getxoztarrak gidatuta. Bertan izango dira Asier Altuna, zuzendaria eta Andoni Egaña, bertsolaria eta filmeko protagonista dena.


NON:
Kultur Leioako auditoriumean
NOIZ:
Urtarrilaren 23an arratsaldeko 20:00etan
SARRERA:
3 eurotan


ANIMATU!



2012/01/17

Animatu Pala taldera!






























Dakizuenez, Getxoko Egizu Elkarteak, Leioako Lamia-AEK euskaltegiak eta Leioako Betiko ikastolak martxan jarri genituen hiru pala-talde Betiko ikastolako frontoian.


Hemen egunak eta ordutegiak.

Ostegunak 18:00-19:00 – (5 pertsona)
Ostegunak 19:00-20:00 –
(4 pertsona)
Ostiralak 17:30-18:30 –
(3 pertsona)
Ostiralak 18:30 - 19:30




Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!


EGIZU Getxo Euskaldu Elkartea
619 935 541 (Lander)
http://www.egizu.org/kirola/pala-taldea/

edota,

Leioako Berbalagun
607632655 (Irati)
leioa_berba@aek.org
leioaberba.blogspot.com

2012/01/13

ALABATXO!

aNtZeRkI FaMiLiArRA

ESTREINALDIA!


















Dramaturgia / zuzendaritza: Jokin Oregi

Aktoreak: Ana Meabe, Javier Renobales, Jose Ramon Soroiz "Pinpix"


Eguna: urtarrilaren 15 ean
Ordutegia: 18:00etan
Sarrera: 5€

ANIMATU!!!


Informazio gehiago: (Sinopsia) http://www.kulturleioa.com/agenda/alabatxo/

2012/01/12

BAdatOr GURASOLAGUN!


























Urte berriarekin, Leioan euskarari bultzada emateko nahian, egitasmo berria abian jarri dugu.

Leioako eskola ezberdinetan, Altzaga ikastola, Betiko ikastola eta Txomin Arestin, iada martxan dagoen proiektua da. Gutxinaka-gutxinaka, taldeak sortzen ari dira, eta badakite euren esku dagoela proiektua aurrera eramatea!

Dakizuenez, hilabetero ekintza bat prestatuko dugu denon artean, zuen proposamenekin. Eta honi hasiera emateko, PIZZA TAILERRA egitea pentsatu dugu. Umeek eta gurasoek elkarrekin euskaraz aritzeko tartea sortuz, bide batez ere, imaginaziorako tartea utziz.

NOIZ: 2012ko urtarrilaren 24/25/30ean
18:00etatik 20:00etara

TOKIA: San Bartolomeko txokoan.


Beraz, animatu zaitez! Izan zaitez GURASOLAGUN!

Eta gozazazu euskaraz umeekin batera!


Posiblea da, gure esku baitago!