2012/05/14

Barreterapia ikastaroa

Aurreko ostiralean, barreterapia tailerra izan genuen, Leioan. Ainara izan zen tailerraren dinamizatzailea. Bera ere, berbalaguna dugu, Sestaon, eta hiru urte darama horrelako tailerrak prestatzen.
Hasieratik, jarrera oso baikorra izan zuten gure berbalagunek eta tailerra aurrera joan ahala, geroz eta positiboagoa izan zen.

Tailerrean, tentsio eta ardura guztiak alde batera utzi eta barre algara, joku eta dantza ezberdinak egin genituen.

Aurpegietan ikus daitekeenez, primeran pasatu genuen eta hurrengoa noiz egiteko zain gaude!

Eskerrik asko animatu zirenei eta batez ere, zuri, Ainara irribarrea eragiteagatik!!!

MaKiLLaJe tAiLeRRa!


Noiz: maiatzaren 15ean, 17:30etan
Non: Altzaga ikastolan! 


Elkarri margozteko tailerra!