2012/03/28

Papiroflexia tailerra


Gurasolagunen aurreko zitan, Txokolatadan hain zuzen ere, elkar ezagutu genuen ikastetxe ezberdinetako partaideek. Ba behin elkar ezagututa, elkarrekin gauzak egiteko ordua heldu da. Eta horretarako zer hoberik Papiroflexia tailerra baino?!

Guztiok inoiz egin izan dugu hegazkintxoa, itsasontzia..., baina gauza polit ugari egin daitezke paperarekin jolasean! Beraz, animatu eta etorri ostiralean, 18:00etan Txomin Arestira!

Bertan egongo gara!

2012/03/23

Gurasolagun TOPAKETA txokolatada!

Aurreko ostiralean, Gurasolagun topaketa izan genuen Leioan, Txomin Aresti eskolan, alegia.

Kanpaina urte bukaeran hasi bazen ere, taldeak eskolen arabera sortu ziren, eta pizza tailerrean bildu ziren lehenengoz.

Aurreko egunean, ordea, hiru eskolak bat egin genuen, Gurasolagunon topaketan.

Bertan, eztabaidarako, taldeen esperientzia ezberdinak, ideia berriak izan genituen eta hausnarketarako tartea sortu zen. Azken finean, eskola bakoitzak nahiz eta funtzionamendu ezberdina izan oso interesgarriak izan ziren bakoitzaren aportazioak eta aurrera egiteko beharrezkoak.


 Beraz, mila esker gerturatu zineten guztioi, batez ere, zuen konpromisoagatik.

Gurasolagun aurrera doa!