2010/11/23

Berbalagun aurkezpena


Izen emate epe luzearen ondoren, zenbait talde osatzeko beste berbalagun gaude jada. Beraz ostiral honetan Berbalagunaren aurkezpena egingo dugu, polikiroldegian izango da arratsaldeko 20:00tan. Polikiroldegian sartu eta eskilarak igota areto txukun bat dago eta hantxe elkartuko gara, ezagutzen duzuenok jakingo duzue heltzen eta ezagutzen ez duzuenok lasai, kartelak jarriko ditugu galdu ez zaitezen.

Egitaraua honako hau izango da: Ongi etorria, bideo emanaldia, beste herrietako Berbalagunen esperientziak eta amaitzeko mokadutxoa.

Jadanik izena eman duzuenok eta oraindik animatu ez zaretanak, denak zaudete gonbidatuta!

2010/11/04

Izen ematea aurrera doa!



Leioako berbalaguna martxan jartzeko, jendea izena ematen ari da. Lehenego urtea da eta badirudi errezeloa ematen digula, baina astiro astiro jendea animatzen ari da eta dagoeneko kopuru polita da izena eman dutenena.

Hala ere, ahalik eta talde gehien sortzeko eta aukerarik zabalena izateko jende gehiago apuntatzera animatu nahi dugu. Euskara ikasten ari(tu) bazara, euskara praktikatu nahi baldin baduzu edo euskaldun osoa izanda ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena zalantzarik egin gabe!

Badakizu, hurbildu Leioako euskaltegietara edo Kultur Leioan dagoen Euskara zerbitzura eta bete ezazu fitxa. Bestela telefonoz 607 632 655 edo e-mailez leioa_berba@aek.org jarri gurekin harremanetan.

Animatu eta praktikatu!