2014/03/19

Leioako I.Mintzodromoa! Goizeko saio mundiala!




Leioaztar ugari hurbildu da Mintzodromoaren goizeko saioara. Giro ederra sortu dugu Sakonetako Frontoian! Zorionak guztioi!
Oraindik ere, garaiz zabiltza arratsaldeko saioara etortzeko!
Animatu, eta etor zaitez 18:30ean!



2014/03/14

Izena eman Mintzodromoan!


Leioako I. Mintzodromoa martxoaren 19an, Sakoneta kiroldegian
Animatu, eta etor zaitez euskaraz hitz egitera!

Bertan landuko ditugun gaiak: Oporrak, Zarama eta Leioa eta euskara.

Izen-ematea leioa_berba@aek.org helbidean, Mastitxu Udal Euskaltegian eta Lamia AEK Euskaltegian.

Gaur euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!



2014/03/07

Martxoaren 19an, Leioako I.Mintzodromoa





Jakingo duzuen bezala martxoaren 19an, Leioako I. Berbodromoa egingo dugu Sakoneta Kiroldegian. Interesatuek martxoaren 14ra arte izena emateko aukera izango dute, hurrengo guneetan:

Mastitxu Udal euskaltegian

AEK-ko Lamia euskaltegian

leioa_berba@aek.org helbidean
Animatu zaitezte euskaraz hitz egin, eta herriko eukaldunak ezagutzera!

Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!



2014/03/03

Nahiz eta euripean izan, larunbatean toponimia ibilbidea egin genuen



Euria gogoz egin zuen arren, toponimia ibilbide laburra egin genuen Leioan barna. Hala ere,  ikasturte honetan, aurrerantzeago, eta eguraldiak uzten badigu...,  beste toponimia ibilbide bat egitea espero dugu, Leioako historia ikasten jarrai dezagun.

Beraz, horren berri izango duzue.

Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!