2012/04/30

Magia bertso afaria


Ostiral honetarako plan bikaina daukagu! Bertsolaritza era ezberdin batean gozatzeko aukera, oraingo honetan magiaz lagunduta.
Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia ariktuko dira Tor Magoaren laguntzarekin. Aldez aurretik eta erratzeko beldurrik gabe, esan dezakegu gau magikoa izango dela!

Eguna: Maiatzak 4, ostirala
Lekua: San Bartolomeko Kultur Etxea
Ordua: 20:30etan poteoa, 22:00etan afaria
Txartelak: 20 €,  Lamia AEK euskaltegian



2012/04/27

Barreterapia!

Ez dugu guk asmatu, barre egitea osasungarria da, zientziak dio hori, egin irri! Beti ez dugu berre egiteko indarrik edota aukerarik izaten, baina ezin diogu barre egiteari utzi!
Horregatik, Barreterapia saioa egingo dugu Leioako berbalgunok.

Izena eman nahi baduzu, idatzi helbide honetara: leioa_berba@aek.org edo bestela deitu tlfn zenbaki honetara: 607 632 655 

Besterik gabe barre egiteko gogoa daukazu? Etorri!

Eguna: Maiatzak 4, ostirala
Ordua: 18:00etan 
Tokia: San Bartolomeko kultur etxean


2012/04/26

APIRILAREN 28AN, LEIOAKO GAZTE EGUNA!!!


Tailerrak, magia, mahai ingurua, bazkari herrikoia,  LIP DUP-ean parte hartzeko aukera!

Poteoa herritik zehar... eta kontzertuak!!!

Leioa sound system
Norte apache
DJ-ak


Egun osoan zehar ondo pasatzeko aukera!