2013/12/10

Gabonetako apaingarrien tailerra!




Azaroko azken asteburuan guraso eta haur ugari Ongi Etorri euskaltzaleon topalekura hurbildu ziren; bertan denok Gabonetako apaingarriak egin genituen.

Tailerra erabat arrakastatsua izan zen, izan ere, guraso era haur ugarik Gurasolagun egitasmoak antolatutako ekimenean parte hartu zuten.

 Adi  hurrengo ekimenei!


2013/11/26

Azaroaren 30ean, larunbatean, Gabonetako apaingarrien tailerra!


Datorren larunbatean, hilak 30, Gurasolagun egitasmoak Gabonetako apaingarrien tailerra antolatu du. Gabonak heltzear daude, eta hortxe, aukera ezinhobea daukagu, guk geuk etxeko apaingarriak sortzeko. Gurasook, anima zaitezte haurrekin batera Gabonetako apaingarriak euskaraz sortzera, eta ez ahaztu! Larunbatean Ongi Etorri topalekura hurbildu zaitezte arratsaldeko 18:00etan.

Tailerra: Gabonetako apaingarriak

Lekua: Ongi Etorri Topalekua

Eguna/ordua: Azaroak 30, 18:00etan




2013/11/05

Berbalagun aurkezpena Leioan!



Tou musika taldea
Aurreko asteko asteartean berbalagun eta gurasolagun aurkezpena egin genuen Leioan Ongi Etorri topalekuan. Bertara herriko lagun asko hurbildu ziren, horien artean, euskara ikasleak ere izan ziren... eskerrik asko hurbildu zineten guztiei!

Ostegunean, giro ederraz gozatu ahal izan genuen; berbalagun dokumental laburra ikusi, luntxaz gozatu eta Tou musika taldeko lagunak ere bertan izan ziren arratsalde euritsua girotzen.

Urriaren 29an izan zen aurkezpena
Aurkezpena egin ostean, orain, berbalagun zein gurasolagun egitasmoa martxan jartzeko ordua da; hortaz, anima zaitez izena ematera!

Praktikatzera anima zaitez! Izan zaitez berbalagun, izan zaitez gurasolagun!

Informazioa eskatzeko zein izen-emateko bete fitxa hau 




2013/10/23

Leioako berbalagun aurkezpena


URRIAREN 29AN, ASTEARTEAN, ONGI ETORRI EUSKALTZALEEN TOPALEKUAN LEIOAKO BERBALAGUN EGITASMOAREN AURKEZPENA

                                                   ·Berbalagunen bideoa
                                                   ·Luntxa
                                                   ·Giroa berotzeko musika emanaldia
                                                   ·Sorpresa gehiago...

Animatu, eta parte hartu!
Izan zaitez berbalagun....



2013/10/08

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!


Bideo honetan Leioako berbalagun bat agertzen da, Estela. Euskal Herriko berbalagun eta gurasolagun askoren esperientziak bideoan ikusgai.Gozatu, eta animatu zu ere berbalagun izatera!


2013/05/20

AURTEN MINTZA EGUNA ELGOIBARREN!

Mintza Eguna, ekainaren 1ean




 Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izango da, ekainaren 1ean.

Aurten, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herrian. Bertako berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur bikaina izango dela!


EGITARAUA

11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan
12.00 Kantu ibilaldi, Pello Arrieta historialariak gidatuta
13:30 Mintza Kalejira, dultzaineroekin
14:30 Bazkaria Maalako Plazan
16.30 Sari banaketa, Ziarda eta Narbaiza bertsolariekin
17:30 Euskal Erromeria MP5 taldearekin
… eta sorpresa gehiago!
 
Leioatik berbalagun eta gurasolagun talde bat atera dugu elkarrekin joateko, animatuz gero, deitu telefono honetara 607632655, edo bidali mezua leioa_berba@aek.org helbidera.

Jai giro ezin hobea izango dugu!


2013/05/13

Bertso saio didaktikoa

Bihar asteartea, arratsaldeko 18:30etan, Mastitxu euskaltegiko aretoan Bertso saio didaktikoa izango dugu.

Euskara ikasten ari direnentzako ere badelako bertsolaritza, Agortako Bertsolari Eskola (ALBE)ko Inazio Vidal, Imanol Uria eta Peio Arondo izango ditugu kantuan, euskara ikasleentzako bereziki gidatutako saioan.

2013/05/03

Madalenak deitu izan diegu beti, baina modernoak bilakatzen goazen neurrian, badakizue!

Pasteltxo gozo hauek ikasteko asmoa badaukazue eta guraso eta seme-alabak elkarrekin euskaraz gozatzeko gogoa, ez dudarik egin, etorri tailer honetara!

Datorren ostegunean, maiatzak 9, 18:00etan, San Bartolomeko txokoan dugu hitzordua . Etortzeko asmorik baduzue jarri gurekin harremanetan: leioa_berba@aek.org

2013/02/25

Kultur Maratila

Artedramako lagunek Kultur Maratila jardunaldiak antolatu dituzte otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitarte Kultur Leioan. Jardunaldietan euskarazko antzerkiaz, bertsoz eta musikaz gozatzeko aukera egongo da eta hementxe duzue egitaraua bertan parte har dezazuen.
Korrika laster helduko denez Leioara, Artedramako lagunek sarrerak oparitu dizkigute zozketatzeko. Honako ikuskizunetarako zozketatuko ditugu bina sarrera:

Otsailaren 28an: "Iragan perfektua" antzezlana, Horman Poster kolektiboa
Martxoak 1: "Poza: Zergatik dantzatzen dute Bosniarrek?" antzezlana, Metrokoadroa kolektiboa
Martxoak 1: "Bi arreba" Xabier Lisazo & Andoni Egaña, musika eta bertsoak

Zozketan parte hartzeko bidali eposta: berbalamine@gmail.com helbidera zure izen abizenekin eta telefono zenbakiarekin. Zozketa otsailaren 26an egingo dugu!
                              
Datorren OTSAILAREN 28tik MARTXOAREN 3ra,
Kultur Leioan
KULTUR MARATILA

http://www.artedrama.com/pdf/maratila_eskuorria_2013.pdf