2012/11/21

Berbalagun aurkezpena!


Aurreko egunean, Berbalagun aurkezpena egin genuen, Leioako kiroldegiko goiko aretoan. Egitasmoaren nondik norakoak azaldu genituen, Gurasolagun barne, taldeak noiz elkartzen diren, zer egiten duten eta zertarako. Izan ere, iazko berbalagunei esker, galderak eta zalantzak argitu genituen eta ondoren iazko berbalagun eta gurasolagunen bideo proiekzio bat ikusi ahal izan genuen.


Kamisetak zozketatu genituen,txapak eta pinak banatu, eta azkenik, berbalagunek prestatutako luntxari ekin genion!

Eskerrik asko parte hartzeagatik! Hurrengoarte!

2012/11/14

Kantu poteoa


Azaroaren 16an, ostiralean, kantu poteoa egingo dugu berbalagun eta gurasolagunekin batera. Xcaret tabernan jarri dugu hasteko hitzordua 20:30ean.

Zu ere gurekin kantura etorri nahi baduzu, etzazu aukera galdu!

                             Noiz: Azaroak 16, ostirala
                             Non: Xcaret tabernan
                             Ordua: 20:30ean

                                                                                        Erdu kantura!

2012/11/06

"Maddi Pirata" Antzezlana! AZAROAK 10




Sarrerak: 4 € (info: bizarralepoan.org) Bizarra Lepoanen bulegoan
Noiz: azaroak 10, larunbata / 12:00
Non: Areetako Andres Isasi musika eskolan

Umeen adina: 4-12 urte



Bizarra Lepoan Euskara elkarteko lagunekin batera antolatuta.

2012/10/24

"NIRE ARGAZKIA" DOKUMENTALA

                         

NOIZ:  Gaur, urriak 24, asteazkena, 19:30tan.
 
LEKUA: Bilboko kafe Antzokian.


Dokumentala+ Beñat Achiary baxenafar artista polifazetikoa eta Urko Menaia gipuzkoar kantaria



SARRERA: librea.

 Informazio gehiago: kafe antzokiko web gunean daukazue.