2012/11/21

Berbalagun aurkezpena!


Aurreko egunean, Berbalagun aurkezpena egin genuen, Leioako kiroldegiko goiko aretoan. Egitasmoaren nondik norakoak azaldu genituen, Gurasolagun barne, taldeak noiz elkartzen diren, zer egiten duten eta zertarako. Izan ere, iazko berbalagunei esker, galderak eta zalantzak argitu genituen eta ondoren iazko berbalagun eta gurasolagunen bideo proiekzio bat ikusi ahal izan genuen.


Kamisetak zozketatu genituen,txapak eta pinak banatu, eta azkenik, berbalagunek prestatutako luntxari ekin genion!

Eskerrik asko parte hartzeagatik! Hurrengoarte!

No hay comentarios: