2011/11/30

Noizko hurrengo topaketa?

Berbalagun aurkezpenera, hainbat pertsona gerturatu ziren. Haien artean, AEK-ko ikasleak, egun Leioako berbalagunean dabiltzanak, eta Algortatik, Egizutik, Garazi eta Rozio, baita Bizkaiera taldeko Iñigo eta berbalagun taldeko Iñaki ere, euren ibilbidea eta orain arte izan dituzten esperientziak kontatuz.
















Urtean zehar egin ditzakegun ekintzen nondik norakoak ikusi genituen bideo proiekzio batean, Meatzaldekoek egindakoa. Izan ere, guk ere horrelakoak egiteko aukera daukagu eta gure esku dago tailer, antzerki eta ikastaroak herrian proposatzea.


Bertan, jana eta edaria ez zen falta izan eta ardoa eskuan geneukala kantatzeari ekin genion, Jone eta Anttonek prestatutako kantuei esker. Ondoren, Iñigok sortutako txistukalegira inprobisatuak... giro epela sortu zuen!


Denon artean, euskaraz gozatu genuen, beraz, guztioi eskerrik asko etortzeagatik!


Hurrengo topaketararte!

2011/11/14

BERBALAGUN aurkezpena Leioan!


Ostegun honetan, 20:00etan egun berezia daukagu. Berbalagun taldeetan zaudetenak, baita aritu nahi duzuenak ere, batera egoteko aukera daukazuelako, non eta egingo dugun berbalagun topaketan!










Horrela bada, anima zaitez jende berria ezagutzera!


NOIZ: azaroaren 17an /20:00etan.
NON: Errekalde nagusien etxean (kultur aurreko plazan)
ZER: Berbalagun aurkezpena, tartean, janaria, edaria, bideoak, kantuak, eta gozatzeko gogoak!


*Guk edariaz arduratuko gara, eta zuek nahi izanez gero jatekoak eraman ditzakezue!





leioa_berba@aek.org
607632655

2011/11/02

Berbalagunak ere Leioako gazteekin!












Astelehen honetan, Leioako gazteak antolaturiko poteoa izan genuen gure herrian. Aukera ona bertan euskaraz mintzatzeko, jende berria ezagutzeko eta giroaz gozatzeko!

Asmoa, hilabetero elkartu eta poteo herrikoia sustatzea da, erritmoa hartzea eta hau ohitura bihurtzea.

Azken finean, herriaren beharrak herriak asetu behar dituelako, eta poteoarena aitzaki ederra da horretarako.

Beraz, animo Leioako gazteak!