
Berbalagunak, adi!
Pala taldea martxan dago jada!
Leioako Betiko ikastolako frontoian izango da.
Ostegunetan 18:00-19:00 ordutegian.
Taldeak osatzeko eta informazio guztia jaso ahal izateko, jar zaitezte gurekin harremanetan.
Euskara harreman sareak sortzeko tresna ere bada. "Atsegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez. Baina sare sozial birtual hauetaz gain, euskara praktikatzea aurrez aurreko harreman sareak sortzeko era egoki bat izan daiteke. Benetako sare sozialak, alegia. Atsegin duzu?
Azken aldian denon ahotan dabiltza interneteko sare sozialak. Harreman sare birtual horien balioa eta beharra ez dugu guk zalantzan jarriko, guk ere erabiltzen ditugu, baina egitako sare sozialak, aurrez aurreko harreman sareak, atsegin badituzu eta gainera euskara praktikatuz eraiki nahi badituzu, ez duzu inon ezer klikatu behar; izena ematea besterik ez. Lamia Aek euskaltegian, Mastitxu udal euskaltegian eta Euskara zerbitzuan eman dezakezue izena.