2011/12/07

DurAngOko AzoKAn elkartuKO garA!


46. Durangoko Azoka

Datorren ostegunera bitartean, 200 ekitalditik gora eskainiko dituzte Durangoko Azokan eta 434 izenburu berri aurkeztuko dituzte.













Haur Literatura Aretoa eta Ahotsenea guneak finkatu ostean, hiru gune berriak dira aurten azokaren berritasun nabarmenenak:

  • Irudiena: Euskara Elkarteen Topagunearekin elkarlanean, euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren erakusleihoa izango da.
  • Szenatokia: Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin sortutako gune honetan, euskarazko antzerkigintzaren topaleku bilakatuko da.
  • Kabi@: sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimenei zuzenduta dagoen proiektu honek euskarazko wikipediaren 10. urteurrena ospatuko du.

Ahotsenean, Izate, Xabier Mendiguren, Leire Bilbao, Fernando Morillo, Leihotikan, Napoka Iria, Iñigo Aranbarri, Xarma, Bide Ertzean, Jare eta Ruper Ordorika izango dira, besteak beste. Zuzenean jarraitzeko aukera, gure webgune bereziko Ahotsenea sailean.

Bertan ikusiko gara!

No hay comentarios: